Nafarroako Merkatari Elkarteak lagundu egin zuen Elikagaien Bankuak ekainaren 3 eta 4an antolatutako elikagaien bilketa-kanpaina handian. Establezimendu batzuen laguntza eskuzabalari esker, 293 kilo elikagai bildu ziren.

Garrantzi handiko lan sozial horretan laguntzen jarraitu nahi du elkarteak; hortaz, hurrengo kanpainan –azaroaren 25 eta 26an eginen da– elikagaien bilketagune izan nahi duten kide guztiek horren berri eman beharko digute i.elcano@comerciantesdenavarra.com helbide elektronikoan, datu batzuk adierazita: establezimenduaren izena, helbidea, herria eta telefonoa.

Dendak behin jakinarazita Elikagaien Bankuaren bilketa-kanpainan lagundu nahi duela, honako material hauek emanen dizkiogu bilketaren aurreko egunetan:

  • Kanpainan parte hartuko duela iragartzen duten kartelak.
  • Palet bat, eta hari dagokion kaxa: palet europarra eta kaxa izan daiteke (1200×800) edo palet europar erdia eta kaxa (600X800), dendako tokiaren arabera.

Kanpaina bukatuta, paletak eta bildutako produktuak jasotzera pasatuko dira.