Nafarroa kalitatezko helmuga dela konbentzituta geratu dira Britainia Handiko eta Alemaniako 29 bidaia-agentzia handizkari

Foru Erkidegoaren naturaz, turismo aktiboaz, kultura-ondareaz eta gastronomiaz gozatu dute ekainaren 8tik 11ra bitarte.

Foto con TTOObritánicos en Refectorio Catedral 7.6.17Azken egun hauetan, Nafarroako erakargarri turistikoez konbentzituta geratu dira Britainia Handitik eta Alemaniatik gurera etorritako 20 bidaia-agentzia handizkari. Ekainaren 8tik 11ra bitarte Foru Erkidegoko hainbat toki ezagutu dituzte, Gobernuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak antolatutako bisitaldietan.

Taldeek bereizita egin dituzte bisitaldiak. Britainia Handiko 11 agentziek Nafarroako naturaguneak ezagutu eta gune horiek turismo aktiboa egiteko eskaintzen dituzten aukerak ikusi nahi zituzten. Haiekin batera, hamar autonomia-erkidegotako (Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balearrak, Gaztela eta Leon, Kantabria, Galizia, Murtzia, Euskadi eta Valentzia) arduradun turistikoek parte hartu zuten.

Alemaniako 9 bidaia-agentzia handizkariek, berriz, Foru Erkidegoaren kultura-ondarea eta gastronomia ezagutzeko gogoa zuten.

Bisitaldiei hasiera emateko, ekainaren 7an, asteazkena, Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak ekitaldi bat antolatu zuen Iruñeko Katedralean, Britainia Handiko bidaia-agentzia handizkariei eta beste erkidego batzuetako arduradunei harrera egiteko. Hurrengo egunean, ekainaren 8an, osteguna, Turespañak antolatutako naturari eta turismo aktiboari buruzko jardunaldi batean parte hartu zuen taldeak. Espainiako erakunde turistiko gorenak Nafarroa aukeratu zuen natura-helmugen artean erreferentzia delako.

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren ustez, Turespañak Nafarroako Erkidegoa jarduera hori egiteko hautatu izanak “Estatuko eta atzerriko hainbat bisitari erakartzen dituzten gure paisaia eta naturagune berezien oparotasuna eta kalitatea bermatzen du”.

Famtrip TTOO alemanesGainera, Britainia Handiko bidaia-agentzia handizkariak, Londresko Espainiako Turismo Bulegoko ordezkariekin batera, turismo aktiboko hainbat naturagune eta tokitan barrena ibili ziren ekainaren 9an eta 10ean, ostirala eta larunbata.

Bestetik, Nafarroako kultura-ondarea eta gastronomia ezagutzeko gogoa zuten bederatzi bidaia-agentzia handizkari alemanak Frankfurteko Espainiako Turismo Bulegoko ordezkariarekin batera ibili ziren Nafarroako Erkidegoan barrena, eta lurraldeko monumentu- eta gastronomia-aberastasunaz gozatzeko aukera izan zuten.

Familiarizazio-bidaiak edo fam trips izeneko sustapen-ekintza horiek bidaia-agentzia handizkariekin eta gainerako bidaia-agentziekin egin ohi dira, helmuga turistiko baten esperientzia bertatik bertara ezagutzeko eta jarraian bizipen horiek bezeroei kontatzeko aukera izan dezaten. Gainera, kasu honetan, Britainia Handiko eta Alemaniako bidaia-agentzia handizkarien bidaiek Europako merkatuko turistak erakartzen jarraitzeko helburua dute.

2017-2025 aldirako Turismo Plan Estrategikoaren zirriborroan ezarritako helburuetako bat atzerriko turisten kopurua igotzea da, sektore turistikoaren urtarokotasuna apurtzeko, eta horrela Nafarroa turistak urte osoan erakartzeko gai izan dadin.

Zehazki, Garapen Ekonomikorako Departamentuak lortu nahi du datozen zortzi urteetan Europako bidaiariek Nafarroan ematen dituzten gaualdien kopurua % 46 igotzea, hain zuzen ere 2016an erregistratutako 444.000 izatetik 2025erako aurreikusitako 650.000 izatera pasatzeko, eta turisten eguneko batez besteko gastua % 20 igotzea ere lortu nahi dute. Gogora ekartzekoa da joan den urtean, Europar Batasunetik etorritako bidaiarien kopurua % 9,49 igo zela 265.108 pertsona izateraino, hau da, Nafarroak 2016an hartu zituen turista guztien % 19,39.