Nafarroako Liburu-denden Lehen Sariaren karietara, Diego de Haro liburu-denda elkarteak martxoaren 16an programaturiko bi ekitaldietara gonbidatu nahi zaituzte

LOGO ASOC don diego de haro
  • CARTEL-PREMIO-LIBRERÍAS-DEFSari banaketa ekitaldia, 12:00etan Erraldoien Txokoan (Descalzos kalea, 72).

Liburu sarituei garaikurra emango zaie.

Euskarazko saria: Silvia Federici-ren Caliban eta sorgina.  Jakin/ Elkar argitaletxeko Eskafandra bilduma.  Saria bildumaren editoreek eta hitzulzaileek : Edurne Lazkano eta Aitor Arruti, jasoko dute.

Gaztelaniazko saria: Eduardo Halfon-en Duelo.  Asteroide argitaletxea.  Saria Eduardo Halfon egileak jasoko du.

Liburu irudiduna: Cortázar, Jesús Marchamalo-ren testuarekin eta Marc Torices-en ilustrazioekin. Nórdica argitaletxea. Saria Jesús Marchamalok jasoko du.

  • Mahai-ingurua, 19:00etan Civican-en.

Satur Leoz arituko da moderatzaile gisa, parte-hartzaile hauekin:  Jesús Marchamalo (Cortázaren testuaren egilea), Diego Moreno (Nórdica-ko editorea), Eduardo Halfon (Dueloren egilea), Luis Solano (Asteroide-ko editorea), eta Lorea Agirre,  Idurre Eskisabel eta Edurne Lazkano (Eskafandrako editoreak).

Bertaratuko zaretela espero dugu, eta, nahi izanez gero, ekimenari dagozkionak  zuen sare sozialetan zabal ditzakezue. Civicanen 19:00etan egingo den mahai-ingurua, batez ere. Honekin bat, ekitaldiaren kartela helarazi dizuegu.