Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak merkataritzari buruzko prestakuntza saioak antolatzen ditu Toki Administrazioendako

Egun on,

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak merkataritzari buruzko prestakuntza saioak antolatzen ditu Toki Administrazioendako, sakontasun handiagoaz ezagutarazi asmoz  merkataritza sektorearen araudiaren ondoriozko alderdiak eta Toki Administrazioek alor horretan dituzten eskumenen arlokoak, baita Nafarroako Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko 2018-2020ko Planaren ondorioz Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusian dauden sustapen ildoen berri emateko ere.

Azken helburua da merkataritza sektoreari eragiten dioten erabakiak hartzean parte hartzen duten eragile guztien arteko koordinazioa hobetzea, merkataritza tradizionalaren lehiakortasuna bulkatu, ekintzailetzari haize eman eta dagoen enpresa-ehuna sendotu beharrez.

Lansaioak data eta herri hauetan eginen dira:

 

Datak Tokiak
Azaroak 8 Bertiz. Bertizko Landa Turismoko Zentroa (Oieregi)
Azaroak 15 Tafalla. Tafallako Udaletxea. Nafarroako Frantzisko plaza, 5
Azaroak 20 Tutera. Eder Partzuergoaren egoitza. Ha Levi Yehuda plaza, 1
Azaroak 22 Iruña. NAPI Nafarroa. Navarreria kalea, 39
Azaroak 27 Lizarra. Jurramendiko Mankomunitatearen egoitza. Belle Viste k., 2

Beharrezkoa da izena aitzinetik ematea eta gutxienez ere 8 lagunek parte hartzea lansaio bakoitzean, hura gauzatu ahal izateko.

Izena emateko, datuak bete inprimaki honetan:

Toki Administrazioendako Merkataritzari buruzko prestakuntza saioan izena ematea

Izena emateko azken eguna: lansaio bakoitza baino 2 egun lehenago, beranduenez.

Edozein argibide behar izanez gero, dudarik ez egin eta jarri gurekin harremanetan.

Adeitasunez,