Liburu sarituei garaikurra emango zaie.
Euskarazko saria: Silvia Federici-ren Caliban eta sorgina. Jakin/ Elkar argitaletxeko Eskafandra bilduma. Saria bildumaren editoreek eta hitzulzaileek : Edurne Lazkano eta Aitor Arruti, jasoko dute.
Gaztelaniazko saria: Eduardo Halfon-en Duelo. Asteroide argitaletxea. Saria Eduardo Halfon egileak jasoko du.
Liburu irudiduna: Cortázar, Jesús Marchamalo-ren testuarekin eta Marc Torices-en ilustrazioekin. Nórdica argitaletxea. Saria Jesús Marchamalok jasoko du.
Satur Leoz arituko da moderatzaile gisa, parte-hartzaile hauekin: Jesús Marchamalo (Cortázaren testuaren egilea), Diego Moreno (Nórdica-ko editorea), Eduardo Halfon (Dueloren egilea), Luis Solano (Asteroide-ko editorea), eta Lorea Agirre, Idurre Eskisabel eta Edurne Lazkano (Eskafandrako editoreak).
Bertaratuko zaretela espero dugu, eta, nahi izanez gero, ekimenari dagozkionak zuen sare sozialetan zabal ditzakezue. Civicanen 19:00etan egingo den mahai-ingurua, batez ere. Honekin bat, ekitaldiaren kartela helarazi dizuegu.