Eroski tokiko komertzioarekin lanean ari da nafarroako saltokietan %5eko aurrezpena eginez Eroski club ordainketa txartelarekin erostean

  • Hitzarmenaren helburua da hurbileko komertzioari laguntzea eta EROSKI clubeko bazkideei pizgarria ematea erosketak auzoko komertzioetan eta errestaurazioan egin ditzaten
  • Akordioa berretsi egin dute EROSKIk, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak eta Nafarroako Merkatarien Elkarteak.
  • EROSKI Club ordainketa txartelak 2019an guztira ia 2,3 milioi euro transferitu dizkie txartelaren jabeei, 278.000 lagun pasari

Iruñea, 2020ko uztailaren 22a.-EROSKIk hitzarmen bat egin du Nafarroako tokiko komertzioarekin, COVID-19aren krisia gehien pairatu duten sektoreetako bati laguntzeko. Hitzarmen horren bidez, EROSKIk bere bazkide bezeroen jarduera piztuko du, %5eko aurrezpena eskainiz EROSKI club ordainketa txartelaren bidez tokiko komertzioan erosketak egitean.

Hitzarmenaren helburua da hurbileko komertzioari laguntzea eta EROSKI clubeko bazkideei pizgarria ematea erosketak hurbileko komertzioetan eta errestaurazioan egin ditzaten. “EROSKIk badaki beste saltoki batzuek sufritu egin dutela eta gu bezala auzoentzat bizitasun emaile izanik aberastasuna dakarkietela familiei eta auzotarrei. Hitzarmen honen bidez, hurbileko komertzioa sustatzen lagundu nahi dugu, gure auzoen ehun sozialaren parte aktiboa baitira“, azaldu du Harreman Instituzionaleko eta Kanpo Harremanetarako zuzendariak, Josean Yelak.

Akordioa berretsi egin dute EROSKIk, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak eta Nafarroako Merkatarien Elkarteak. “Eskerrak eman nahi dizkiogu EROSKIri, sektorearentzat hain zailak izan diren une hauetan auzoko ostalaritzarekin erakutsi duen elkartasunagatik eta hurbiltasunagatik”, nabarmendu du Ostalaritza Elkarteko eta Nafarroako Turismoko presidenteak , Ana Beriainek.

“Krisi honek bete-betean jo ditu saltokiak eta EROSKIren laguntzari eskerrak pauso bat eman dugu gure eremu komertzialetako ekonomia berriz pizteko“, azaldu du Nafarroako Merkatarien Elkarteko koordinatzaileak, Inma Elcanok.

Ekimen honen aurretik, EROSKIk baditu elkartasun kanpainak eginak aurreko hilabeteetan, COVID-19aren krisia dela eta. Kanpaina horiekin, kolektiborik zaurgarrienei babesa eman die, instituzioen, erakundeen eta administrazio publikoen bitartez.

ia 2,3 milioi euro transferituta.

Orain hiru urte, EROSKIk martxan jarri zuen EROSKI cluben ordainketa txartela, doan, inolako kosturik gabe. Hala, aurrezpen bihurtu du EROSKItik kanpo egindako erosketen %1, irailaren 15era arte; %1 horretaz gainera %4a eskaintzen du tokian tokiko komertzioan eta ostalaritzan. Dirua EROSKI Cluben bazkide txartelean sartzen da, eta horrekin, bezero bazkideak erosketak egin ahal ditu kooperatibaren edozein supermerkatu eta hipermerkatutan, gasolindegitan, bidaia agentziatan eta on line dendatan. 2019an, kooperatibak guztira ia 2,3 milioi euro transferitu dizkie txartelaren jabeei, 278.000 lagun pasari. 2019an, nabarmentzekoa da, gainera, txartelaren digitalizazioa; horri esker, dendan ez ezik on line dendan erosteko modua eman die txartelaren jabeei, eta, gainera, beste funtzionaltasun batzuk irabazi dituzte webean.