EUSKARA MERKATARITZARA ‘EUSKARA ZERO’ IKASTAROA

Egunon!
Azkenean heldu da Merkatariendako ‘Euskara Zero’ ikastaroa. Bertan zuen saltoki eta tabernetan euskaraz egiten hasteko oinarrizko ikastaroa.

Ikastaroa 24 ordukoa izanen da osotara. Urriaren 18an hasiko da eta abenduaren 20an amaituko da eta astelehen eta asteazkenetan emanen da. Bere garaian aipatu genizuen moduan bi ordutegi aukera izanen dira, eguerdietan Uharten eta arratsaldetan Burlatan.

Ordutegia eta izena emateko fitxa mezu honekin batera bidaltzen dizuegun dokumentuan duzue.

Edukia hauek landuko dira: agurrak, aurkezpenak eta deskribapenak, orduak, familia izenak, zenbakiak, tabernan eskatu, galderak egin…

Ikastaroa doakoa izanen da, Udal antolatzaileek bere gain hartuko baitugu ikastaroaren kostu osoa.

Zalantzaren bat baduzu jarri harremanetan Uharteko Euskara Zerbitzuarekin (948 238 400 o 660 54 87 79 / euskara@burlada.es).

Mesedez, bete erantsitako inskripzio fitxa eta bidali helbide honetara edo . Bere garaian ikastaroan interesa agertu bazenuen, zure establezimendura joango
gara.

Aldez aurretik zuen arreta eskertuz, agur bero bat.

Burlata, 2021eko urriaren 7a.

EUSKARA ZERO Ficha de inscripción