Antsoaingo Udalak, saltoki, ostalaritza eta zerbitzuekin lankidetzan, tokiko ekonomia sustatzeko kanpaina bat prestatu du

Abenduko lehen astera arte iraungo duen kanpainak herriko bizilagunak modu lokal, arduratsu eta jasangarrian kontsumitzera animatzen ditu

Antsoaingo Udalak sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi nahi izan du hurbileko merkataritzaren garrantzia ikusarazi eta tokiko ekonomia sustatzeko. Kanpaina azaroan zehar eta abenduko lehen astean ikusi ahal izango da, eta tokiko ekonomiak eta gertuko merkataritzak bizimodu atsegina eta kalitatezkoa ahalbidetuko duen herri bat izateko duen garrantzia goraipatzea du helburu.

Kanpaina osatzen duten 6 bideoak Antsofest tokiko elkarteak filmatu ditu urrian zehar, 20 merkataritza-lokal baino gehiagotan. Horietan, operadore handietatik edo Internet bidezko erosketatik bereizten dien horren berri ematen digute, bai eta tokiko kontsumoak dituen abantaila sozial, ingurumeneko eta ekonomikoen berri ere.