Denboran zeharreko bidaia beste garai bateko Nafarroa ezagutzeko

Asociación de Comerciantes de Navarra

Baztandarren Biltzarrak, Baztango haranean, eta Miranda Argako Landa Munduaren Egunak beste garai bateko bizimoduak ezagutzea ahalbidetzen digute, eta Lizarrako Erdi Aroko Asteak, aldiz, XV. mendeko Nafarroara eramango du bisitaria.

 Elizondoko txoko guztietan entzuten da txistu-soinua urtero uztailaren 16an. Baztango haraneko hiriburuak Baztandarren Biltzarra ospatzen du, 1963. urteaz geroztik haraneko 15 herriak biltzen dituen anaitasunezko jai handia. Kaleetan barrena egiten den desfile batekin hasten da jardunaldia, Udaletxeko plazaraino iristen den desfilearekin, eta bertan egiten dute mutildantza, eguerdia hurbildu ahala gero eta dantzari gehiago batzen zaizkiolarik.

Dantzekin eta txistu tradizionalen musikarekin batera artisautza-azoka bat izaten da Pedro Axular kalean, produktu tradizionalak erakusteko eta saltzeko postuekin. Goiza amaitzean, herri-bazkari bat egiten dute Azoka plazan, eta hainbat musika-talderen emanaldiak izaten dira ondoren.

2185_El Segador de Miranda de Arga_Jose TorregrosaMiranda Argako herriak, Nafarroako Erdialdean, uztaileko hirugarren igandean berreskuratzen ditu (aurtengoan uztailaren 16an) garai bateko lanbide eta ohiturak Landa Munduaren Egunean, 2000. urtean sortutako eta gaur egun ondo errotutako ekitaldian.

Urte askoan Mirandako biztanleen bizimodu izan ziren lanbide zaharrak balioan jarri nahi ditu jaialdiak. Antzinako eszenak, azokak eta antzinako lanen erakustaldiak irudikatzen dira, hala nola baratxuri-txirikordatzaileek, espartzugileek, ferratzaileek, sokagileek, izozgileek eta botilagileek egiten zituzten lanenak, eta horrekin guztiarekin batera, kale-animazioak eta gidatutako bisitak. Hori horrela, omenaldia egiten zaie duela mende-erdi Mirandako laborarien bizimodua osatzen zuten zereginei. Eskuzko landa-lanak ezagutzeko aukera bikaina.

Antzinako landa-makinen eta labore-lanabesen erakusketekin eta eskuzko sega-erakustaldiekin osatzen da jaialdia. Kalejirek, gaiteroek eta erraldoien dantzek ematen diote musika-ukitua ekitaldiari.

Era berean, XV. menderainoko bidaia egingo du bisitariak Lizarrako Erdi Aroko Astean, uztailaren 17tik 23ra bitarte. Ega ibaiaren hiria Erdi Arora itzuliko da mota guztietako ekitaldiak biltzen dituen programa zabal batekin, ezagunenekin hasi –hala nola Erdi Aroko errezetak dastatzea– eta akademikoenekin buka –hala nola konferentziak eta hitzaldiak, esaterako, Erdi Aroko Ikasketen Astean egiten direnak–. Erdi Aroko jantzi tipikoak janzten dituzte herritarrek, zuziekin, zutoihalekin eta banderekin guztiz dekoratutako hirian.

Inaugurazio-pregoiak ematen dio hasiera askotariko ekitaldi-programari: juglareen emanaldiak, Erdi Aroko errezeten dastatzeak, zaldunen arteko borrokak, kale-antzezpen etengabeak, hegazti harraparien ikuskizunak, kontzertuak, Erdi Aroko afariak, azokak eta askoz ere gehiago.

 San Joan auzoan eta Lanbideen karrikan dago antzinako merkatua, eta bertan erakusten dira garai hartako produktuak. Han bertan egiten dituzte larruz, beiraz edo zurez landutako produktuak, ikusleak lanbidea nolakoa zen artisau adituen eskutik ikas dezan. Nahitaezko hitzordua eskuz egindako produktuen zaleentzat.