Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko 14/2018 Foru Legearen

Iruñean, 2018ko uztailaren 2an

Jaun/Andre hori:

Atsegina da guretzat berriki onartutako Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko 14/2018 Foru Legearen inplikazioen berri emateko laguntza eskatzea.

Lege berritzailea da, Europako eta estatuko araudiaren xedapenak jasotzen dituena eta aurrerapen handia ekarriko duena hondakinen prebentzioan eta murrizketan. Lege horrekin honako hauek lortu nahi dira:

  • Hondakinen sorkuntza PREBENITZEA, hondakin gutxiago sortzeko neurriekin.
  • KALITATEZKO GAIKAKO BILKETA EGITEA, bereziki materia organikoarena, etxeko hondakinen % 40 baita.
  • ZERGA-SISTEMA GARATZEA, hondakin-isurketa zigortuko duena eta Hondakinen Funtsa sortuko duena prebentzioan, sentsibilizazioan, gaikako bilketaren hobekuntzan eta eremu narriatuak leheneratzean inbertitzeko.
  • GOBERNANTZA PARTEKATUA ETA KOORDINATUA kudeaketa koordinatuagoa, eraginkorragoa eta kohesionatuagoa egiteko nahasita dauden entitateen artean.

Hori lortzeko hainbat neurri proposatzen ditu. Funtsezkoa izango da merkataritza-sektorearen eta ostalaritza-sektorearen lankidetza. Hurrengo orrialdean aurki daiteke neurri horiei buruzko informazio zehatzagoa.

Legea, bere helburuak eta ekintzak hedatzea errazteko, informazio-atal bat prestatu da Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia zirkularra sustatzeko Bulegoaren web-orrian, www.oprec-navarra.com.

Bestalde, plastikozko poltsei buruzko kanpaina espezifikoa prestatu da, saltokien eskura KARTELAK jarrita. Kartelak deskargatu eta inprimatu egin ditzakete euren establezimenduan jartzeko.

Zabaltzea eskertzen da.

Eskerrak eman nahi dizkizugu Nafarroa erreferente bihurtzen duen Lege hau betetzen laguntzeagatik eta zure esanetara gaude edozein zalantza edo iradokizun argitzeko.

Ongi izan.

INFORMAZIO-PANELAK

HONDAKINEN PREBENTZIORAKO ETA EKONOMIA ZIRKULARRA SUSTATZEKO BULEGOA

Maitena Ezkutari Artieda

Turismoaren eta Merkataritzaren Zuzendari Nagusia

Directora General de Turismo y Comercio

Navarrería, 39 1ª planta • Navarrería, 39  1 sol.

31001 IRUÑA – PAMPLONA

Eva García Balaguer

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendari Nagusia

Directora General de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio

González Tablas, 9-4. sol. • González Tablas, 9-4.ª pl.

31005 IRUÑA – PAMPLONA