Egun on: Merkataritza eta artisautzaren eraldaketa digital Nafarroako Zentroko lehen prestakuntza-webinarra, berri emateko jartzen gara zuekin harremanetan. Prestakuntzako bideo hau ikustera gonbidatzen zaitugu: “Merkataritzaren bilakaeraren gakoak. Eraldaketa digitalaren hastapenak” (gaztelaniaz). Bideoa Elena Iglesiasekin batera ikusteko aukera izanen duzu; Navarraweb enpresakoa da, eta aditua da txikizkako eta eskulangintzako merkataritzaren sektoreko digitalizazioan. Hala, saioan bertan galdetzen ahal dizkiozu bideoaren edukiari buruz dituzun zalantzak. Prestakuntza-webinarra antolatu dugu otsailaren 22an, 8:30tik 9:30ra. Interesa duten guztiek izena eman dezakete, inskripzio inprimaki hau betez. Agur bero bat.
|