Nafarroako Liburu Denden 2023ko Saria dela eta, Diego de Haro Liburu-saltzaileen Elkarteak martxoaren 24ko ekitaldietara gonbidatzen zaituzte, hain zuzen ere honako hauetara:
Sariak banatzeko protokolo-ekitaldia, 12:30ean Civivox Condestableko ekitaldi
aretoan (Kale Nagusia 2, Iruñea)
Sariak jasoko dituzten irabazleak dira:
Euskara ataleko saria: Poema liburu bat, Angel Erro egilearena; Erein argitaletxea. Angel Errok jasoko du saria.
Gaztelania ataleko saria: 14 de abril, Paco Cerdà egilearena, Libros del Asteoide argitaletxea. Paco Cerdàk jasoko du saria.
Ilustrazio-liburuaren ataleko saria: ¡Ugh! Un relato del Pleistoceno, Rafael Yockteng eta Jairo Buitrago egileenak, Ekaré Europa argitaletxea. Araya Goitiak eta Alejandra Varelak jasoko dute saria: Ekaré Europa argitaletxeko editorea eta arte-zuzendaria, hurrenez hurren.
Mahai-ingurua, 18:00etan, Civivox Condestableko 18. aretoan. Moderatzailea: Reyes Ilintxeta, kazetaria. Parte-hartzaileak: Angel Erro, Poema liburu bat liburuaren egilea; Paco Cerdà, 14 de abril liburuaren egilea; Araya Goitia eta Alejandra Varela, Ekaré Europa argitaletxeko editorea eta arte-zuzendaria, hurrenez hurren.
Etorriko zaretelakoan, berriz ere eskertzen dizuegu Diego de Haro Liburu-saltzaileen Elkarteari emandako babesa.