Medicus Mundi Navarra acuerdo con Comerciantes de Navarra

Nafarroako Merkatari Elkarteak akordio bat adostu du Medicus Mundirekin; izan ere, Eguberrietan GKE horren loteria saltzen lagunduko duten establezimenduak lortu nahi ditu entitate horrek, eta elkarteak horren berri eman nahi die kideei.

Zehazki, Medicus Mundik boluntario-sare bat du, eta ekimenean lagundu nahi duten establezimenduetara joanen dira bisitan aurrez aurre prozeduraren berri eskaini eta kanpainaren gaineko informazio guztia emateko, baita partizipazioak eta kartelak ere. Bisita horietan, establezimendu bakoitzak saldu nahi dituen taloitegiak utziko dituzte dendan; taloitegi bakoitzak 3€-ko 50 partizipazio ditu, eta 3€ horietatik 0,50€ bideratzen dira Medicus Mundi elkarteak hegoaldeko herrialdetan lantzen dituen lankidetza-ekintzetara.

Abenduaren 15etik hasita, Medicus Mundik taloitegiaren ondoa jasoko du, baita saldu ez diren txartelak eta dirua ere.  Ez bada abenduaren 15era arte itxaron nahi, banku-transferentzia ere egin daiteke, edo bankuan sartu.

Lagundu nahi duten establezimenduek beren datuak bidal ditzakete (establezimenduaren izena, helbidea, herria eta telefonoa) honako helbide elektroniko honetara: i.elcano@comerciantesdenavarra.com