Aurkezpena

Nafarroako Merkatari Elkartea

2016ko otsailaren 1ean eratu zen Asociación de Comerciantes de Navarra – Nafarroako Merkatari Elkartea, Nafarroako merkatarien eta haien elkarteen interes ekonomikoak eta sozialak defendatu eta sustatze aldera.

Las diez asociaciones de comerciantes fundadoras de la nueva entidad tenían claro que el comercio de cercanía, el de ciudad y el de pueblo, el de barrio y el de centro, el especializado y el de diario, se merecía una organización que les representara antes las instituciones.

Entitate berria fundatu duten hamar merkatari-elkarteek oso garbi zuten erakunde bat behar zela hurbileko merkataritza, hirikoa zein herrikoa, auzokoa eta erdigunekoa, espezializatutakoa eta egunerokoa, erakundeen aurrean ordezkatzeko. Hurbileko merkataritza, lurraldean barreiatua, aberastasun eta ongizatearen sortzailea da; gainera, gure herriak kohesionatu eta gure kaleak dinamizatzen ditu, hurbileko eta kalitateko zerbitzu bat eskainiz, eta, halaber, enplegu-iturri garrantzitsua da. Halere, oso atomizatuta dagoenez, eta, oro har, tamaina txikiko dendak izanik, elkarte bat behar da gure Komunitateko txikizkako merkataritzari boza emateko. Joan den otsailaren 1ean hasiera eman zitzaion abentura bati, eta hilabete gutxiren buruan 25 elkarte dira harekin bat egin dutenak; sektoreko eta eremuko elkarteak dira, eta guztira 1.600 kideren interesak batzen dira haietan.

Comerciantes de Navarra – Nafarroako merkatari elkartea honako foro hauetan ordezkatzen du Nafarroako merkataritza:
  • Nafarroako Txikizkako Merkataritzaren Kontseilu Aholku-emailea.
  • Nafarroako Kontsumoaren Kontseilua.
  • Iruñeko Udalaren Merkataritza Mahaia.
  • Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa (CEN).
  • Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera..
  • Asociación intersectorial de autónomos de Navarra.
25

elkarte


Hilabete gutxiren buruan 25 elkarte sartu dira
1600

denda


Guztira, 1.600 dendaren interesak batzen ditugu

Gure ibilbidea

Gure ibilbidea...egundaino
  • 2016ko urriaren 18a Aurkezpen ofiziala

    Modu ofizialean aurkezten dira Comerciantes de Navarra – Nafarroako Merkatari Elkartearen irudi korporatiboa eta webgunea.
  • 2016ko ekainaren 30a Elkarte gehiago

    4 hilabete eskasetan, 25 merkatari-elkartek egin dute bat entitate berriaren proiektuarekin.
  • 2016ko otsailaren 1a Elkartearen eraketa

    Hamar elkartek osatzen dute Asociación de Comerciantes de Navarra – Nafarroako Merkatari Elkartea.