Nafarroako Merkatari Elkarteak joan den urriaren 18an aurkeztu zuen bere irudi korporatiboa; denda txikien baturak eskaintzen dituen balioak helarazten dizkio irudiak Nafarroako gizarteari: bezeroarengandik hurbil egotea, eskaintza zabala, dinamismoa eta sektorearen batasuna.

Bezeroarengandik hurbil. Kokalekuaren sinbolo ezagunaren ordez “C” letraren forma erabiltzen da orain; denda bakoitza ordezkatzen du letra horrek, dendak auzokideen ondoan daudela azpimarratzeko, hurbileko kaleetako hiri-egituran bertan.

Eskaintza zabala. “C” bakoitzak kolore eta tamaina bat du, gogorarazteko hurbileko dendak Nafarroako merkataritza-eskaintza zabalena direla bai arlo espezializatuan, bai eguneroko ondasunen arloan. Eskaintza plurala, askotarikoa eta jende guztiarentzat.

Dinamismoa. Logotipoaren kolore biziak ere sinbolo bat dira; denda txikiek gure herriko kaleei ematen dizkieten argia, bizia, segurtasuna eta beroa ordezkatzen dituzte.

Batasuna. Batasuna da denda txikien balioetako bat; elkarren ondoan egonda hiri-egituran benetako merkataritza-zentro irekiak sortzen dituzte; horrela, nahi dugunaz hornitzeko aukera izaten dugu gure izenez deitzen diguten eta gure beharren berri duten merkatarien laguntzaz.

Logotipo berrian lelo bat agertuko da, bizilagunei argi eta garbi adierazi nahi diena dendak haien beharren ondoan egoten direla beti: Siempre cerca, beti hurbil.