Ensanche La Nuit, flower power ekimenaren VII. edizioa

80 establezimendutik gora aritu ziren ‘Ensanche La Nuit’ ekimenaren VII. edizioan; Zabalguneko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkartearen ekimena da. Hainbat jarduera egin ziren, eta dendak zabalik egon ziren gaueko 10ak arte.

Ensanche La Nuit 2016. Foto © Iñigo Alzugaray

Ensanche La Nuit 2016. Foto © Iñigo Alzugaray

Irailaren 30ean, ostiralarekin,  ‘flower power’ giroko arratsalde-gaua izan zen Iruñeko zabalgunean. Iruñeko erdiguneko eremu horretako denda, taberna eta gainerako establezimenduek koloretako binilozko 2.000 loretik gora jarri zituzten apaingarri, erosketa-arratsalde koloretsu bat girotzeko, gastronomia eta musika lagun.   Zumba-eskolak, fotomatoia, kontzertuak, arte-instalazioak, dantza kalean, deskontuak, opariak eta zozketak izan ziren nonahi Zabalguneko merkataritza-guneaz gozatzeko.

‘Ensanche La Nuit’ ekimenaren zazpigarren edizioa izan zen; Comerciantes de Navarra – Nafarroako Merkatari Elkartekokide den Zabalguneko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatutako ekimena da. 80 establezimendutik gora aritu ziren ekimen horretan, eta dendak gaueko 10ak arte egon ziren zabalik.

Ensanche La Nuit 2016. Foto © Iñigo Alzugaray

Ensanche La Nuit 2016. Foto © Iñigo Alzugaray

Besteak beste, Reyno Gourmet, Nafarroako Rural Kutxa, Diario de Noticias eta Nafarroako Gobernua izan ziren gauaren babesleak. ‘Ensanche la Nuit’ ekimenari buruzko informazioa lortu eta parte hartu zuten dendak ezagutu nahi izanez gero, jo www.ensanchelanuit.com webgunera.