Cl@ve edo ziurtagiri digitala erabiltzearen zabaltzea

Cl@ve edo ziurtagiri digitala erabiltzearen zabaltzea

 Garai honetan, garrantzitsua da, eta batzuetan beharrezkoa ere bai, pertsonalki identifikatzea, administrazioarekin egunez egun egin behar ditugun izapideetako anitz egiteko. Batzuetan, gainera, identifikazio elektronikoa behar izaten da; horrek, bestalde, administrazio publikoetara sartzea eta haiekin komunikatzea errazten digu maiz.

Horretarako, ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo CL@VE sistema erabil ditzakegu.

CL@VE

  • Hau behar dugu ziurtagiria lortzeko:

-Indarrean dagoen identifikazio agiri bat

NANa

AIZ-ANT + jatorrizko herrialdeko pasaportea edo nortasun txartela

Europako Batasuneko herritar txartela + pasaportea edo jatorrizko herrialdeko nortasun txartela

-Telefono mugikor baten zenbakia: erabiltzaile bakoitzarendako bakarra

-Posta elektronikoko kontu bat

  • Zenbait modutan lortzen ahal dugu

Cl@ve-ko erregistro bulegoetan, aurretiko hitzordua eskatu ondoren.

-Edo Interneten bidez

Gainera, Internet bidez eskatzeko behar den ziurtagiri elektronikorik eduki ezean, edo bat erregistro bulegora joan nahi ezean, badaude bide errazagoak lortzeko, kontuan hartuta modu horiek ia izapide guztiak egiteko aukera ematen dutela, baina batzuk ez.

-Zerga Agentziari gonbidapen gutun bat eskatzea Internet bidez

Bideodei bidez; horretarako, kamera, mikrofonoa eta bozgorailuak dituen mugikor edo ordenagailu bat beharko da.

Hala re, edozein zalantza izanez gero, bidali zure kontsulta atalera igortzen ahal dugu. Era berean, laguntzaile birtualean kontsultatzen ahal da. Laguntzaileak oso argi eta zehatz ematen digu informazioa Cl@ve lortzeko eta erabiltzeko moduari buruz.

 

ZIURTAGIRI DIGITALA

Ziurtagiri digitalari dagokionez, Nafarroako Gobernuak eskaintzen duen eta Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak (FNMT) ematen duen zerbitzu bat da.

Izapidetzeari dagokionez, informazio guztia hemen dago zehaztuta: www.navarra.es

  • Lehenik eta behin, FNMTrekin harremanetan jarri behar da ziurtagiria eskatzeko, aipatu dugun Navarra.es webguneko orrian azaltzen den moduan.
  • Ondoren, nortasuna egiaztatu behar da erregistro bulego batean, eta, horretarako, aurretiko hitzordua eskatu beharko da esteka honetan (Cl@ve eskaeraren kasuan adierazitako esteka bera).

Cl@ve-ko erregistro bulegoak

  • Urrats horiek eman ondoren, ziurtagiria deskargatzen ahalko da FNMTren webgunetik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, eskuratzeko prozesu osoa zehaztuta dago Navarra.es webgunean, esteka honetan:

Ziurtagiri digitala