Nafarroako tokiko merkataritzak sektoreari laguntzeko ” Aquí y ahora – Hemen eta orain” kanpaina abiarazi du

Duela hilabete, otsailaren 26an, Nafarroako Merkatarien Elkarteak prentsaurreko bat aurkeztu zuen merkataritza-sektorearen diagnostikoa eta merkataritzari laguntzeko premiazko Plana aurkezteko. Diagnostiko horretan, Nafarroako merkatarien hogei elkartek baino gehiagok parte hartu zuten.

Hilabete honetan, bilerak egin ditugu Legebiltzarreko taldeekin eta Iruñeko Udaleko udal-taldeekin, sektorearen diagnostikoa aurkezteko eta haien babesa eskatzeko, sektoreari laguntzeko premiazko planean jasotako neurriak behar bezala gauzatu ahal izan daitezen eta gure sektoreak bizi duen egoera zaila lehengoratu ahal izan dadin.

Halaber, martxoaren 10ean, asteazkenean, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun sailburuarekin, Mikel Irujo Ekonomia eta Enpresa Garapeneko sailburuarekin eta Maitena Ezkutari Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiarekin bildu ginen. Espero dugu bilera horiek fruituak emango dituztela, eta laster sektoreari laguntzeko premiazko Plan bat izango dugula, pandemiak gure erkidegoko tokiko merkataritzan dituen ondorio suntsitzaileak minimizatzeko.

Gaur, Nafarroako Merkatarien Elkarteak, Denok Bat Merkataritza eta Zerbitzuen Federazioak eta eskualdeko zein sektoreko merkatarien 30 elkartek baino gehiagok “Aquí y ahora – Hemen eta orain” kanpaina aurkeztu dugu. Kanpaina horren helburu nagusia nafarrek tokiko merkataritzari laguntzea da.

Hurbileko merkataritzak, lurraldean sakabanatuta, aberastasuna eta ongizatea sortzen ditu, gure herriak kohesionatzen ditu, gure kaleak dinamizatzen ditu, hurbileko eta kalitatezko zerbitzua eskaintzen du eta enplegu-eremu garrantzitsua da. Hala ere, atomizazioak eta, oro har, tamaina txikiak elkarteetan antolatzera behartzen du, administrazio publikoen, gizartearen eta Nafarroako ekonomiaren aurrean merezi duen ikusgarritasuna, ordezkagarritasuna eta protagonismoa irabazteko.

Zoritxarrez, saltoki txikiak pixkanaka desagertzen ari dira, Nafarroako merkataritza-guneetan etengabe ixten ari diren saltokien lekuko gara, hutsik dauden lokalen hazkundearen lekuko, eta horrek gure herri eta hirietako erdiguneetan eta auzoetan dakarren narriaduraren lekuko.

Iritsi da garaia denok “hemen eta orain – Hemen eta orain” apustu egiteko tokiko merkataritzaren alde eta gure herrietako hiri-bilbeen barruan merkataritza-eskaintza nahikoa duen hiri-eredu trinkoaren alde.

“Aquí y ahora-Hemen eta orain” tokian tokiko merkataritzaren egoera irauli dezakegu Nafarroako merkataritza guneetako denda txikietan erosita.

Jabetu behar dugu gure erosketak egiten ditugun tokiak duen garrantziaz eta beraien eraginaz gizartean eta ingurumenean.

“Aquí y ahora-Hemen eta orain” nafar guztiak gonbidatzen ditugu merkataritza-guneetan paseatzera, bere eskaintza ezagutzera eta bertan erostera. Horrela lagunduko dugu hurbileko

merkataritza modelo atsegin bati eusten, bizitza errazten diguna, berdintasunean tratatzen gaituena, entzuten gaituena eta gure beharrak ulertzen dituena.

Nafarroako tokiko merkataritzak bat egin du zuri #aquiyahora #orainetahemen esateko. Izan ere, Aste Santu honetan, tokiko turismoa egiteaz gain, bertako saltokiak eta zerbitzuak lagundu behar ditugu. Eta hemen eta orain laguntzea behar dugu. 30 merkatari elkarte baino gehiago eta milaka denda gaude hitz hauen atzean. Iparraldeko, Lizarraldeko, Iruñerriko, Erdialdeko zein Erriberako saltokiak, eta denok esaten dizugu, hemen eta orain. Egun hauetan, kontsumitu aurretik gogoan izan, arduraz egin eta Nafarroako tokiko ekonomiari laguntzeko eskatzen dizugu.

 

Iruñean, 2021eko martxoaren 26an