Eraso sexistarik gabe, Iruña aske

Sanferminak Berdintasunean taldea

Emakumearen Udal Kontseiluaren Sanferminak Berdintasunean taldeak sanferminetan eraso sexistei aurre egiteko Iruñeko Udalaren kanpaina koordinatu eta proposatu du.

Horren xedea da sanferminetan zoritxarrez gertatzen diren eraso sexista ugariei buru ematea, eta herritarrak haien erantzukizunaren gainean sentsibilizatzea festaguneak izan daitezen indarkeria sexistarik gabeko eremuak, non emakumeek festa gozatu ahal izan dezaten, berdintasunean, eta hirian barna mugi daitezen beldurrik eta erasorik gabe.

Kanpainarekin bat egin eta horren berri eman dezazuela eskatzen dizuegu

Zuen laguntzarekin, hiriko toki gehiagotara eramanen ditugu, modu garbian, kanpainaren irudiak eta mezua.

 Esker mila zuen laguntzagatik

Jaso agur bero bat eta…. Jai onak pasa!

 Sanferminak Berdintasunean taldea

Emakumearen Udal Kontseilua