Nafarroako 570 denda “BEZik gabeko egunen” kontra agertu dira

Altsasu, Bera, Doneztebe, Baztan, Etxarri – Aranatz, Lakuntza, Lesaka, Tudela eta Iruñeako Errotxapea, Sanduzelai eta Txantreako auzoetako denda ugarik horrelako kanpainen eraginez bezeroak nahastu egiten direla eta zergarik gabe erosteak konnotazio negatiboak dituela uste dute.

570 denda, bakoitzak bere zonaldeko elkarteak ordezkatuta, Denok Bat Merkataritza Federazioarekin elkarturik batu egin dira, ahots bakarra sortuz, Foru Komunitateko operadore haundiek erabili ohi duten praktikaren aurka egiteko; izan ere, haien ustez horrelako kanpainek kontsumo engainagarri eta oldarkorra sustatzen dute. Orokorrean kontsumitzaileak uste du BEZa altuenari dagokiola deskontua (ehuneko 21eko deskontua) eta hori ez da beti horrela izaten, deskontua produktuaren BEZaren araberakoa baita, gehienetan %21a baino baxuagoa.

Askotan ikus ditzakegu horrelako kanpainak komunikabideetan, oso formatu
bortitzetan gainera. Kontsumitzaileari iristen zaion mezua zergarik gabe erosten duela da, hori gezurra izanik. Finean, Foru Ogasunari denok ordaintzen diogun Balio Erantsiaren gaineko Zerga Marketing tresna bezala erabiltzen dute operadore handiek. Era honetako ekintzak Nafarroako gizartearen gehiengo batentzako ezezkorrak direla uste dute zonalde desberdinetako 9 gertuko merkataritza elkarteek eta Denok Bat Federazioak. Dokumentu hau sinatzen dutenek gertuko salmenta baten alde egiten dute egunero, euren Udaletxe eta Mankomunitateei zergak ordainduz, eta era honetan tokiko finantziazio- iturri garrantzitsu bat suposatuz.

Denon artean gizarte zentzudun eta jasangarri bat garatu beharrean, kanpaina horien erruz gure bizilagunek “BEZik gabeko egunetan” erostea hobea dela uste dute, hots, zergak ordaintzen ez ditugun egunetan, osasun edo hezkuntza laguntzen ez dugun egunetan, zerga paradisuetan tributatzea hobe den egunetan.

Arrazoi guzti horiengatik Bortziriak, Malerreka, Baztan, Sakana, Tudela eta Iruñeako Errotxapea, Sanduzelai eta Txantrea auzoetako dendek ozen eta garbi esan nahi dute “BEZik gabeko egunen” kontra daudela eta hortaz, euren bezeroei jakinaraziko dietela “BEZik gabeko egunetan”, zerbitzu publikorik gabeko eta zergarik gabeko egunetan, hobe dela ez erostea,