Nafarroako Liburu Denden 2022ko Saria dela eta, Diego de Haro Liburu-saltzaileen Elkarteak martxoaren 25eko ekitaldietara gonbidatzen zaituzte, hain zuzen ere honako hauetara:
- Sariak banatzeko protokolo-ekitaldia, 13:00etan Nafarroako Museoko ekitaldi aretoan (San Domingo 47, Iruñea)
Sariak jasoko dituzten irabazleak dira:
- Euskara ataleko saria: Walden, Henry David Thoreau egilearena; Danele Sarriugarteren itzulpena, Katakrak argitaletxea. Danele Sarriugartek jasoko du saria.
- Gaztelania ataleko saria: Una epopeya, Bibiana Candia egilearena, Pepitas de calabaza argitaletxea. Bibiana Candiak jasoko du saria.
- Ilustrazio-liburuaren ataleko saria: Atlas de los grandes viajeros y exploradores, Isabel Minhós Martins eta Bernardo P. Carvalho egileenak, Fulgencio Pimentel e hijos argitaletxea. César Sanchezek, Fulgencio Pimentel e hijoseko editorek jasoko du saria.
- Mahai-ingurua, 19:00etan, Nafarroako Museoko ekitaldi aretoan. Moderatzailea: Reyes Ilintxeta, kazetaria. Parte-hartzaileak: Danele Sarriugarte, Walden liburuaren itzultzailea; Bibiana Candia, Una epopeya liburuaren egilea; César Sanchez, Fulgencio Pimentel e hijoseko editorea; eta Diego de Haro liburudenden elkarteko ordezkari bat, hurrenez hurren.
Etorriko zaretelakoan, berriz ere eskertzen dizuegu Diego de Haro Liburu-saltzaileen Elkarteari emandako babesa.
¿Interesante? Compártelo: