Nafarroako Liburu Denden 2021eko Saria dela eta, Diego de Haro Liburu-saltzaileen Elkarteak ekainaren 4ko ekitaldietara gonbidatzen zaituzte; Nafarroako I. Liburu Azokan izanen da:
- Sariak banatzeko protokolo-ekitaldia 12:00etan izanen da Gazteluko Plazan, aurkezpenak egiteko karpan, Nafarroako I. Liburu Azokan.
Sariak jasoko dituzte irabazleek:
- Euskara ataleko saria: Baginen, Cira Crespo eta Elena Ciordia egileena, Txalaparta argitaletxea. Cira Crespok eta Elena Ciordiak jasoko dute saria.
- Gaztelania ataleko saria: Basilisco, Jon Bilbao egilearena, Impedimenta argitaletxea. Jon Bilbaok jasoko du saria.
- Ilustrazio-liburuaren ataleko saria: Paisajes perdidos de la tierra, Aina Bestard egilearena, Zahorí books argitaletxea. Aina Bestardek jasoko du saria.
Ondoren, joan den urteko sariak banatuko dira; izan ere, pandemia dela medio, bertan behera gelditu zen Nafarroako Liburu Denden 2020ko Saria.
- Euskara ataleko saria: Aitaren etxea, Karmele Jaio egilearena, Elkar argitaletxea. Karmele Jaiok jasoko du saria.
- Gaztelania ataleko saria: Desierto sonoro, Valeria Luiselli egilearena, Sexto piso argitaletxea. Santiago Tobonek jasoko du saria, Sexto piso argitaletxeko editoreak.
- Ilustrazi-liburuaren ataleko saria: ¡Vivan las vacas!, David Prudhomme eta Pascal Rabaté egileena, Barbara Fiore argitaletxea.
- Mahai-ingurua, 19:00etan Gazteluko plazan, Nafarroako I. Liburu Azokak aurkezpenak egiteko duen karpan. Moderatzailea: Uxue Juárez, poeta, editore ohia eta irakaslea. Parte-hartzaileak: Cira Crespo eta Elena Ciordia, Baginen liburuaren egileak; Jon Bilbao, Basilisco liburuaren egilea; eta Aina Bestard, Paisajes perdidos de la tierra liburuaren egile eta ilustratzailea.
Etorriko zaretelakoan, berriz ere eskertzen dizuegu Diego de Haro Liburu-saltzaileen Elkarteari emandako babesa.
Mesedez, baieztatu etorriko zaretela, bai goizeko ekitaldira, bai arratsaldekora.
¿Interesante? Compártelo: