| Egun on:
Posta honen bidez gonbita helarazi nahi dizuegu “2030 FOROA”ren lehenbiziko saioan parte har dezazuen, 2019ko urtarrilaren 16ean, astezkenarekin, 18:30ean, Kondestablearen Jauregiko ekitaldi-aretoan (Kale Nagusia 2.). Foroa Pamplona-Iruña! Hiri Plan Estrategikoa 2030 eratzeko prozesuaren barruan txertatzen da.
Saioaren helburua hiriak dituen edo izango dituen erronken identifikazioaren emaitzak aurkeztea da, bertaratuekin partekatzeko, haien iritziak eta usteak jaso aldera, eta, horrela, azterketa sakonagoa egin ahal izatea, jorratzen jarraitu beharreko gai kritikoak hautatzeari begira.
Izena emateko, honako formulario hau bete daiteke on line: http://bit.ly/2S8y50M
Prozesuaren gaineko informazio osoa Erabaki plataforman duzu kontsultagai, lotura honetan: lotura
Etorriko zaretelakoan, jaso ezazue agur bero bat. |