Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko Foru Legea

Jaun-andre agurgarriak:

Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak elkarrekin sustatu duten informazio-bilerara. Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko Foru Legearen eta lege horrek merkataritzan eta ostalaritzan izanen dituen inplikazioen gainekoa da bilera hori.

Ongi aski dakizunez, lege hori ekainaren 7an onetsi zen eta haren helburuen artean dago hondakin gutxiago sortzea, Europako eta Estatuko araudian ezarritakoa betetzeko. Helburu hori lortzeko, zenbait neurri hartu behar dira merkataritzan eta ostalaritzan, esaterako, plastikozko poltsen eta ontzien minimizatzearen gainean. Horrexeri buruz mintzatuko gara bilera horretan.

Jardunaldia ekainaren 29an eginen da, 09:00etan, Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusian (Navarrería kalea, 39, Pío Baroja aretoa, Iruña).

Etorri nahi baduzu, eman hemen izena: izena emateko formularioa.

Gurekin izanen zarelakoan, izan ongi.

Adeitasunez