1.- Lehiaketan 4 eta 14 urte bitarteko haurrek parte hartzen ahalko dute. Bi kategoria ezarri dira: lehenengoa, 2006 eta 2011 urteen artean jaiotako haurrentzat (biak barne), eta bigarrena, 2012 eta 2015 bitarte jaiotakoentzat (biak barne).
2.- Obra bakar bat onartuko da egile bakoitzeko. Aurkeztutako obrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
3.- Obrak merkataritza-ordutegian aurkeztuko dira, ekainaren 3tik 27a bitarte, eremuko saltoki hauetakoren batean:
4.- Uztailaren 1ean epaimahaiak epaia emanen du eta horren berri emanen die irabazleei.
5.- Obrak uztailaren 3an jarriko dira ikusgai Martín Azpilcueta eremuan merkataritza-ordutegian, kalean, eguraldiak horretarako aukera ematen badu, edo, bestela, inguruko saltokietako erakusleihoetan.
6.- Hiru sari ezarri dira kategoria bakoitzeko; sariak marrazketa eta pinturarako materiala, jostailuak, eta abar izanen dira. Sariak ezin izanen dira diruarekin edo bestelako produktuekin trukatu.
7.- Epaimahaia adierazpen plastikoan aditu diren eremuko merkatariek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakiak kalitatea, teknika, originaltasuna eta oinarriak betetzen direla hartuko ditu kontuan.
8.- Uztailaren 3an, ostiralarekin, 17:00etan, irabazleen izenak jakinarazi eta sariak banatuko dira, Baiona etorbidearen 40an, Electro Hogar Bayona (Cenor) eta Mercería Artuch saltokien aurrean.
9.- Lehiaketan parte-hartzea doakoa da, eta ez du eskatzen erosketarik egin behar izatea.
10.- Lehiaketaren irabazleek baimena ematen diote Martin Azpilcueta eremuko Merkatarien Elkarteari haien izenak eta irudiak argitaratzeko.
11.- Martín Azpilcueta eremuko merkatarien elkarteak beretzat gordetzen du lehiaketa hau aldatzeko, bertan behera uzteko edo geldiarazteko eskubidea, justifikatutako zioak edo lehiaketaren izaeraren kontrako zioak direla medio, elkartearentzako erantzukizunik sortu gabe.
12.- “Haur-adierazpen plastikoko hirugarren lehiaketa” honetan parte-hartzeak berekin dakar hala lehiaketa honen oinarriak eta jarraibideak nola lehiaketaren edozein ebazpen pribaturi dagokionez Martin Azpilcueta eremuko merkatarien elkarteak erabiltzen duen irizpidea onartzea.
13.- Martin Azpilcueta eremuko merkatarien elkarteak beretzat gordetzen du marrazkiak jasotzeko mugak handitzeko edo murrizteko eskubidea.
14.- Martín Azpilcueta eremuko merkatarien elkarteak, lehiaketaren antolatzaile gisa, beretzat gordetzen du oinarri hauetako edozein puntu aldatzeko eskubidea.
15.- Elkartea bilakatuko da saritutako lanen jabea, eta horiek erabiltzen ahalko ditu, egoki joz gero, betiere egilea adierazita. Saritu gabeko lanak Iturralde paper-dendan (Martin Azpilcueta k., 12) jaso daitezke uztailaren 4a bitarte, egun hori barne; egun horretatik aurrera elkarteak bere interesen arabera erabiltzen ahalko ditu.